Ars Lachrimæ


Buxtehude • Bach • Froberger

Programa honen izenburuak, Ars Lachrimæ, John Dowlandenpabana eta maisulan ezin inspiratzaileagoa hartzen du lehenerreferentziatzat: termino estetikoetan, afektu musikaleiburuzko hausnarketa sakon eta jatorrizkoa dugu, eta gizkiarenisla eta paradoxa aldi berean. Piezak argi erakusten digu nola Errenazimenduko hainbat egilek, Dowland-ek besteak beste, instrumentuari berezko musika-izaera eta hizkuntza-oinarria nola eman zioten, eta dudarik gabe, Errenazimenduko musika-tradizio aberatsak lautean bere azken musikagutiziak nola isuri zituen erakusten digun paradigma da. Beranduagoko musikagileek, lautean adituak ez izanagatik, izaera hori beren sormenaren katalizatzaile gisa erabiltzenjakin izan zuten: pathos intimo, gozo eta malenkoniatsua, Iberiar penintsulako musikari arabiarren eskutik hegoaldetikEuropara iritsi zen hura gogora dakarkiguna. Hari pultsatuzko instrumentuek, beren soinu iragankorrarekin,beti jakin izan dute garai bakoitzeko espiritu iheskorragardentasunez transmititzen: gerlari erbesteratuari leialkilagun egiten, maitale minduaren zorigaitz kexatiak baretzen,baina baita jaigiroa eromeneraino hauspotzen ere. Lautejotzaileek, mendeetan zehar, beren tresna txikiaren bakardadetik ideia handiak babesteko gai izan diren musikarien sindikatu berezia osatu dute; haien idealismotransfiguratzaile eta apetatsuak garai bakoitzeko lanik inspiratuenak bereganatu nahi izan ditu moldaketaren artearen bidez, hasiera batean instrumentuarekiko arrotzak ziren Händel, Domenico Scarlatti edo Johann Sebastian Bach bezalako autoreak berenmundura erakartzea ahalbidetuz.

Sonata en do menor, BWV 1003/964 – J.S. Bach (1685-1750)


1. Grave ♮

4’46

2. Fuga ♮

8’13

3. Andante ♮

5’43

4. Allegro ♮

6’25

Suite No. 18 en sol menor, FbWV 618 – J.J. Froberger (1616-1667)


5. Allemande ♮

3’50

6. Courante ♮

1’35

7. Sarabande ♮

2’51

8. Gigue ♮

1’41

Suite en re menor, BuxWV 236 – D. Buxtehude (1637-1707)


9. Allemande ♮

3’51

10. Courante ♮

2’10

11. Sarabande ♮

2’26

12. Gigue ♮

1’54

Suite en do menor BWV 997 – J.S. Bach (1685-1750)


13. Prelude ♮

4’06

14. Fugue ♮

6’18

15. Sarabande ♮

4’24

16. Gigue & Double ♮

7’01

BESTE ALBUNAK