Diska Berria “El amor brujo”
Diska Berria “El amor brujo”
Euskal Barrokensemble
Euskal Barrokensemble
Enrike Solinís
Enrike Solinís

Enrike Solinís

1974an Bilbon jaioa, Enrike Solinís Azpiazu gitarra eta antzinako musika Bilboko J.C Arriaga kontserbatorioan eta Catalunyako Escola Superior de Musica-n, goi mailako ikasketak egin zituen, hurrenez hurren. Nazioarteko hainbat gitarra lehiaketetan saritua izan da, besteak beste, Concurso Internacional de Comillas, Concurso Internacional Ataulfo Argenta, Concurso Internacional Andrés Segovia, etab. Bere belaunaldiko bertutetsu honenetarikoa kontsideratuta dago. Betidanik kultur, lurralde eta garai desberdineko musikaz erakarria izan da eta horrek musikaren kontzeptu pertsonala eta paregabea jotzea eraman dio.

Urtez urte, Enrike bakarlari zein baxu-kontinuo jotzaile moduan talde desberdinetan gonbidatua egon da, besteak beste, Hesperion XXI, Le Concert des Nations, Capella Reial de Catalunya Jordi Savallen zuzendaritzapean, Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik Berlin René Jacobsen zuzendaritzapean, Le Concert D’Astrée Emmanuelle Haimen zuzendaritzapean, The Rare Fruits Council Manfredo Kraemeren zuzendaritzapean etab. Europa eta Amerikako nazioarteko lehiaketa eta aretorik garrantzitsuenetan parte hartu ohi du: New Yorkeko Carnegie Hall, Berlingo Konzerthaus, Pariseko Champs Elysées, Vienako Theater an der Wien, Londreseko Barbican Center, Mexiko DF-ko Sala Nezahualcoyoti eta Festival Leo Brouwer La Havana-n.

2006an berak sortutako Euskal Barrokensemble taldearen zuzendaria da eta hainbat grabaketak burutu ditu zenbait zigilurentzat, besteak beste, Glossa, KLE, Ausrecords, La má de Guido, Arsis, Zig-Zag Territoires, Alia Vox

Hasiera

Euskal Barrokensemble

Euskal Barrokensemble Bilbon 2006an sorturiko musika antzineko talde bat da. Enrike Solinís, taldearen sortzailea eta zuzendariak, bere ibilaldi internazionala finkatu ostean, musika antzinean espezializatutako talde famatuenetarikoekin lan eginez: Hespirion XXI, Le Concert des Nations, Concerto Vocale, Le Concert d’Astrée. Lehenengo bi diskei esker, antzerki eta jaialdi garrantzitsuenetan jotzeko aukera izan du: Viena Konzerthaus, Ludwigsburg Festival, Fontfroide Festival, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Bilboko Musika-Mísica, Quincena Musical en San Sebastian, Auditorio Nacional de Madrid, Brujas Konzertgebouw, Regensburg Festival, Montreal Baroque, Festival de Música Antigua de Sevilla, Flamenco Bïennale Nederland, NDR das Alte Werk, Fontfroide Abadía Festival etab. Duela gutxi taldeak Carlos Saura ospetsuaren Jota filmean parte hartzeko gonbidatua izan zen.

Taldearen bereizgarri nagusienak, bere freskutasuna eta antzezpen itxiak dira, modu berean, inprobisazioari eta garai desberdineko musikaren berregiteari garrantzi handia ematen die, beti ere ikuspuntu pertsonalatik. Horri esker, Euskal Barrokensemblek kritika internatzionalaren eta entzulee anitzen onarpena irabazi du, beraien kontzertuei sentsua eta bizitza emanez.

Hurrengo kontzertuak